"Biraka" dantza-taldearen erakustaldia

"Biraka" dantza-taldearen erakustaldia

2016/09/26
Urritik aurrera herrian martxan jarriko den haurrentzako dantza-tailerra gidatuko duen "Biraka" dantza-taldeak doako erakustaldia egingo du ostiral honetan kiroldegian.

Udaleko Kirol Batzordeak sustatuta, haurrei zuzendutako dantza kontenporaneo-tailerra eskainiko du urritik ekainera bitartean Arane Udal Kiroldegiak.

Tailerra "Biraka" dantza-konpainiak kudeatuko du, Eibar, Mendaro eta Elgoibarren egiten duen moduan, eta interesa duten lehen hezkuntzako 1. eta 5. maila arteko edozein neska-mutilek eman dezake izena bertan.

Interesa izan dezaketenek eta herritarrek, oro har, "Biraka" dantza taldearen eskaintza gertuagotik ezagutu ahal izan dezaten, doako erakustaldia egingo du konpainiak datorren ostiralean, irailak 30, arratsaldeko 7:30ean, kiroldegian.

Dantza-eskolek ondorengo ordutegia izango dute:

LH 1. maila: Ostirala, 17:45-18:45.

LH 2. maila: Astelehen eta asteazkena, 16:45-17:30.

LH 3., 4. eta 5.maila: Astelehen eta asteazkena, 17:30-18:15.

Bertan parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko kiroldegira jo daiteke edo 943752466 tel.-ra deitu.