!["Birakaos" dantza-ikuskizuna "Birakaos" dantza-ikuskizuna](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/birakaos-dantza-ikuskizuna/@@images/image-900-e45ed39b7d487eef1ff1c91775e6562f.jpeg)
"Birakaos" dantza-ikuskizuna
Dantza garaikideko udal-tailerreko ikasleek "BiraKaos!" ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 2an Arane udal kiroldegian; ikuskizunerako sarrerak gaurtik aurrera eskuratu daitezke.
Ekainaren 2an, ostirala, ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du Biraka dantza-eskolak kiroldegian.
"Birakaos" izeneko ikuskizunean 120 dantzari inguruk jardungo du, 62 Soraluzekoak eta gainontzekoak Eibar eta Elgoibarrekoak.
Saiorako sarrerak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira (agortu arte) kiroldegian bertan, 2 euroan.
Ikuskizuna iluntzeko 10etan hasiko da.