Bisita gidatua Dolmenen Ibilbidean zehar

Bisita gidatua Dolmenen Ibilbidean zehar

2017/07/15
Bihar igandea, uztailak 16, egingo da Dolmenen Ibilbidearen paisaia eta balio arkeologikoa ezagutzera emateko helburuarekin Debabarreneko Garapen Agentziak antolatu duen hirugarren bisita gidatua.

Dolmenen Ibilbidearen balio arkeologikoa eta geologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera emateko doako 8 bisita gidatu antolatu ditu Debabarreneko Garapen Agentziak (Debegesa) hurrengo hilabeteetarako.

Lehendabiziko bi bisitak ekainaren 11n eta uztailaren 2an burutu ziren Karakaten hasi eta Irukurutzetan amaitzen den 9 kilometroko ibilbide gidatuan zehar.

Igande honetan, uztailak 16, egingo da hirugarren bisita, 10:30etatik 13:30era. Behin ibilbidea amaituta, gazta, ogia eta sagardoa izango dira dastagarri.

Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da helbidera idatziz edo 657 79 46 77 telefonora deituz (Naiara).

Jakina den moduan, Dolmenen Ibilbideak Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Ibilbideak balio arkeologiko handia du, bertan aurkitzen den historiaurreko ondareagatik: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak eta trikuharriak, hain zuzen. Giza taldeek horrelako mendilerroak, paisaiaren mugarri nagusi zirenak, aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondarea antzinako ehorzte-errituekin lotuta dago.

Hurrengo bisita gidatuen datak ondorengoak dira: uztailak 30, abuztuak 6, abuztuak 20, irailak 10, irailak 24 eta urriak 7.