Bisita gidatua Dolmenen Ibilbidean

Bisita gidatua Dolmenen Ibilbidean

2021/10/13
Larunbat honetan, urriaren 16a, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera berri bat izango dute herritarrek; bisita goizeko 10etan abiatuko da Karakateko aparkalekutik.

Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua dago antolatuta larunbat honetan, urriaren 16an, gazteleraz.

Aurtengo azken bisita, izango da.

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta lau ordu inguruko iraupena izango dute. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Seigarren edizio honetan, bisitak kontsolidazio fasean sartu dira, eta beraz, aurtengo aldaketa nagusia bisitek doakoak izateari utziko diotela da. Helduentzat 5€ko kostua izango du, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 3€. Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako. 

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deituz, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete. Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.

Aurten aurreikusitako lanak

Bisita gidatuetaz gain, aurten hainbat ekintza aurreikusi dira Dolmenen Ibilbidea balioan jarri eta hobetzeko.

  • Indusketa-lanak Aizpuruko Zabala dolmenaren ondoko txabolan.
  • Picnic mahaiak jarri dira Karakateko aparkalekuaren inguruan, atsedengune berria egokituz.
  • Frantsesbasoako dolmenaren inguruan itxitura egingo da eta interpretazio panela jarriko da.
  • Ibilbidearen folleto berria ere egin da, irudi berriarekin, ibilbidea eta megalitoak nabarmentzeko.

Dolmenen Ibilbideari buruzko informazio gehiago https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea helbidean topa dezake interesdunak.