Bisita gidatuak Dolmenen Ibilbidean

Bisita gidatuak Dolmenen Ibilbidean

2020/06/10
Bisita gidatu berriak antolatu dira dolmenen ibilbidearen eta bere ingurunearen paisaia-balioa eta balio arkeologikoa herritarrei ezagutzera ematen jarraitzeko helburuarekin.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.

Bisitak igande honetan hasiko dira, ekainak 14, eta urriaren 25ean amaituko dira, 10 egingo direlarik guztira, 5 euskaraz eta beste horrenbeste gazteleraz.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.

Bisita gidatuen datak

Euskaraz:

  • Ekainaren 14a, 10:00
  • Uztailaren 12a, 10:00
  • Uztailaren 26a, 10:00
  • Irailaren 6a, 16:00
  • Urriaren 25a, 10:00

Gaztelaniaz:

  • Ekainaren 28a, 10:00
  • Uztailaren 24a, 10:00
  • Abuztuaren 9a, 10:00
  • Abuztuaren 30a, 10:00
  • Irailaren 27a, 10:00

Informazioa eta izen ematea

Begi Bistan: 657 794 677
info@begi-bistan-com
Formulario honetan

Oharrak

  • Beharrezkoak dira mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait, eguraldiaren arabera txapela, eguzkirako krema edo xira.
  • Errespetuz jokatzea eskatzen da, bai ingurunearekiko baita beste partaideekiko ere.
  • Haurrekin doazenek haien zaintzaz arduratu behar dira.
  • Ezibestekoa da gidariaren argibideei kasu egitea.
  • Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan.