Astelehenean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatuak

Astelehenean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatuak

2024/03/26
Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aurtengo bisita gidatuen programa datorren apirilaren 1ean hasiko, euskarazko bisita batekin; 9 kilometroko ibilbide laua da, erraza eta familian egiteko aproposa.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean.

Aurtengo bisitak apirilaren 1ean hasiko dira, 12 egingo direlarik guztira, 6 euskaraz eta 6 gazteleraz.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa, 7 urtetik gorako haurrekin. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, txapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Aurtengo bisiten egutegia hau da:

  • Apirilak 1 (Gazteleraz).
  • Apirilak 28 (Euskaraz).
  • Maiatzak 19 (Gazteleraz).
  • Ekainak 9 (Euskaraz).
  • Ekainak 30 (Gazteleraz)
  • Uztailak 11 (Gazteleraz).
  • Uztailak 25 (Gazteleraz)
  • Abuztuak 8 (Gazteleraz).
  • Abuztuak 22 (Gazteleraz).
  • Abuztuak 29 (Euskaraz).
  • Irailak 22 (Euskaraz).
  • Urriak 6 (Euskaraz).

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00 etan.

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, info@begi-bistan.com helbidera idatzi edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.