Bisitari-kopurua gorantza

2021/02/18
Soraluzeko Udalaren webgunearen bisitari kopurua %8,6 hazi da azken urte betean; guztira 23.655 bisitari eta 41.000 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan.

Soraluzeko Udalaren web-orriak -www.soraluze.eusizandako bisitari kopuruak gora egin zuen 2020an aurreko urtearekin alderatuta.

Hala, udal-webgunearen bisitari kopurua % 8,6 igo zen iaz.

Guztira, udalaren web-orriak 23.655 bisitarik egindako 41.661 bisita edo saio izan zituen.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Erabiltzaileen %57k bilatzailea erabili zuen webgunera iristeko eta %20 sare sozialen bitartez iritsi zen.
  • Trafikoaren %56 mugikorretatik etorri zen, eta %41 ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 105.676 orrialde irakurri zituzten denbora-tarte horretan.
  • Atalik bisitatuenak "albisteak", "tramiteak" eta "agenda" izan ziren, ordena horretan.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea jarraitzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.