Bizikaleren erosketa-bonuak

2021/12/09
Bonu-kanpaina abiatu du Bizikale Merkatarien Elkarteak; herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan erabiltzeko 30 eta 15 euroko bonuak banatuko dira.

Herriko merkatarien elkarteak (Bizikale) bonu-kanpaina berria jarri du martxan Gabon egun hauetarako.

Erosketak abenduaren 9tik urtarrilaren 10era bitartean egin ahal izango dira merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan.

Bi bonu ezberdin banatuko dira:

  • Merkataritza & Zerbitzuak bonuak 30 € balio du, eta 20€an eros daiteke.
  • Ostalaritza bonuak 15 € balio du, eta 10 €an eros daiteke.

Bonuak abenduaren 9tik 14ra bitartean erosi ahal izango dira, Udal Liburutegiko sarreran (Kulturgunea), ondorengo ordutegiarekin:

  • Osteguna, abenduak 9: 09:00-19:30 h.
  • Ostirala, abenduak 10: 09:00-13:00 h.
  • Astelehena, abenduak 13: 09:00-19:30 h.