Bizikidetza eta memoria jardunaldiak (II)

Bizikidetza eta memoria jardunaldiak (II)

2020/11/16
"Zubiak" dokumentala proiektatuko da asteartean; Marixabel Lasa eta Ibon Etxezarreta ETAkidea dira dokumentaleko protagonista; Marixabelekin solasaldia egingo da ondoren.

"Zubiak" dokumentala ikusi ahal izango da datorren asteartean, azaroak 17, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian, Soraluzeko Bizikidetza Mahaiak antolatutako "Bizikidetza eta memoria" jardunaldien barruan.

Jardunaldi hauen helburua herritarrekin batera bizikidetzaz eta memoriaz hausnartzea da, gertatutakoaz berba egitea eta gertatutakoak elkarbizitzan eragindako zauriak sendatzea.

"Zubiak" dokumentala

19 urteren ondoren, Maixabel Lasa, Juan Mari Jauregiren alargunak, Ibon Etxezarreta, bere senarraren heriotzan parte hartu zuen ETAko kidea eta 43 urtetako zigorra betetzen ari dena, bere etxera gonbidatzen du bazkaltzera, hitz egitera, eta bere senarraren bizitzarekin amaitzeko erabili ziren arrazoirik gabeko argudioak ulertzen saiatzera.

Proiekzioaren ondoren Maixabel Lasarekin solasaldia izango da.