Bizikletak garbitzeko gune berria

Bizikletak garbitzeko gune berria

2017/06/01
Udaleko Kirol Sailak bizikletak garbitzeko bigarren gune bat egokitu du bidegorrian, hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez.

Soraluzeko Udalak bizikletak garbitzeko gune berri bat jarri du bidegorriaren sarreran, mendi bizikletan ibiltzen diren herritarrek erabili ahal izan dezaten.

Honenbestez, bi dira gaur egun herrian dauden bizikletentzako garbitokiak: jarri berri den hau eta joan zen urteko urrian kiroldegian zabaldu zena.

Bidegorrian aste honetatik aurrera erabil daitekeen bigarren gune hau irekia da eta edozein ordutan erabili ahal izango da.

Garbitokia egokitzeko lanek 600 euroko kostua izan dute.