Bizikletaren Mundu mailako Eguna

Bizikletaren Mundu mailako Eguna

2016/04/20
Igandean Osintxura egingo den irteerarekin ospatuko da Soraluzen Bizikletaren Mundu Mailako Eguna, herritarrak garraiobide honen erabileraren garrantziaz ohartarazteko.

Bizikletaren Mundu Mailako Eguna ospatzeko Soraluzetik Osintxurako bizikleta-martxa antolatu du Jasangarritasun Taldeak.

Ekintza honekin bizikletan ibiltzea bezalako ohitura jasangarriak bultzatu nahi dira eta horretarako bidegorriek duten garrantzia azpimarratu.

Bizikleta garraiobide jasangarria izateaz gainera, aisialdirako tresna paregabea da; eta horrela aldarrikatu nahi da igandean, apirilak 24, egingo den irteeran.

Goizeko 11etan izango da irteera Estaziño kaletik eta ibilbidea Soraluze-Bergara-Osintxu.

Osintxun hamaiketakoa egiteko aukera izango da, 12:00ak aldera.