Blues Hotsak jaialdia hasiko da bihar (azaroak 17) eta asteburuan zehar luzatuko da
Carlton Jumer Smith.

Blues Hotsak jaialdia hasiko da bihar (azaroak 17) eta asteburuan zehar luzatuko da

2022/11/16
Azaroaren 17tik azaroaren 20ra, jazza, bluesa eta musika beltza izango dira nagusi

Itziar Yaue eta Paul San Martin musikariek irekiko dute ostiral honetan azaroaren 17tik 20ra Errabal Kutur Elkarteak antolatu duen Blues Hotsak jaialdiaren laugarren edizioa. Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du laugarrenez Errabal Kultur Elkarteak hurrengo egunetarako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Aspaldikoa da Gipuzkoako txoko honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horien inguruko jaialdiak eta kontzertuak antolatzen direla Deba bailarako herrietan (Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua...). Musika hauek argitaratzen duen diskoetxea ere sortu zen orain 25 urte, Soraluzen.

Ostiraletik igandera, IV. ekinaldia izango du jaildiak, programa aberatsarekin. Gainera, bihar, osteguna, azaroak 17 The Black Woodstock filma ikusi ahal izango da. Sarrerak Iratxo gozoki-dendan eskuratu daitezke.

Aurtengo zikloaren programazioa ondorengoa da:

AZAROAK 17, osteguna.
DOKUMENTALA
The Black Woodstock
19.00etan, Herri Antzokian.

AZAROAK 18, ostirala.
MUSIKA KONTZERTUA
Itziar Yague & Paul San Martin.
Bessie Smith in memoriam emanaldia.
20.00etan, Herri Antzokian.

AZAROAK 19, larunbata.
MUSIKA KONTZERTUA
Niko Etxart & Hapa-Hapa
20.00etan, Herri Antzokian.

AZAROAK 20, igandea.

MUSIKA KONTZERTUA

Musika Eskolako konboak
12:30ean, Herri Antzokian.

MUSIKA KONTZERTUA
Carlton Jumer Smith & The Harrycane Orquestra
19.00etan, Herri Antzokian.