"Blues Hotsak 2019" musika jaialdia
"Blues Hotsak" izeneko jaialdia antolatu du Errabal Kultur Elkarteak hurrengo egunetarako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.
Ez da hau, baina, egoitza Soraluzen duen elkarte honek horrelako ekimen bat antolatzen duen lehen aldia. Zentroaren inguruan duela hamarkada batzuk antolatutako kontzertu ugariak (Iñaki Salvador, Ñaco Goñi, Javier Colina, Francisco Simón, Malcom Scarpa, Santi Ibarretxe…) eta urte batzuk geroago sortutako eskualde mailako "Debajazz" zikloa elkarte honek antolatutakoak dira.
Aurtengo zikloa hiru kontzertuk osatzen dute, ostiral, larunbat eta igandean egingo direnak.
- Abenduak 13, ostirala
SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS
Herriko Antzokia 22:00
Sarrera: 10 euro.
Musika belta bere gordinean.
- Abenduak 14, larunbta
THE ALLNIGHTERS
Zentroan 20:00
Sarrera: 5 euro.
Soulful Rhythm & Blues.
- Abenduak 15, igandea
JON GURRUTXAGA & URBIL ARTOLA
Zubian 13:00
Sarrera: Doan.
Euskal kantagintza akustikoa bluesaren bidetik