Bolumen handiko hondakinen bilketa

Bolumen handiko hondakinen bilketa

2020/05/18
Debabarreneko Mankomunitateak berriro ekingo dio bolumen handiko hondakinen bilketari; Soraluzen ostegunetan jasoko dira eta beharrezkoa da aurrez telefonoz deitzea.

Gaurtik aurrera, deseskalatzea edo konfinamendua arintzeko 1. fasea hastearekin batera, abian da berriro ere bolumen handiko traste zaharrak biltzeko zerbitzua.

Zerbitzua martxoaren 24an eten zuen Mankomunitateak, koronabirusaren hedapena saihesteko helburuarekin.

TRASTEAK ATERATZEKO PROZEDURA

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak eta jarraitu beharreko prozedura kontutan izatea:

  • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen telefonora (943.700.799) deitu, trasteak utziko diren lekuaren berri emateko (deiak hartzeko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

  • Altzariak eta tresnak 20:30etik 21:30era bitartean utzi behar dira edukiontzi-punturik hurbilenean, oinezkoak pasatzea galarazi gabe eta inoiz ez edukiontzien kontra.

  • Abisu bakoitzeko atera daitekeen gehienezko altzari-kopurua gela batekoa da.

ZER ATERA DAITEKE ETA ZER EZ

Hau da ostegunetan bilketa-puntuetara atera daitezkeen hondakinen zerrenda, atera ezin daitezkeenak garbigunera eraman beharko direlarik.

Atera daitezke:

  • Altzariak eta tresnak (lastaira).

  • Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak

  • Telebistak, bideoak, musika-ekipoak...

  • Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak…

Ezin dira atera:

  • Produktu toxikoak (pinturak, aerosolak).
  • Inausketa eta lorazaintzako hondakinak.
  • Obra txikien hondakinak: komunak, azulejuak, hodiak, obra-hondakinak...

ESKUALDEKO GARBIGUNEAK

Erabiltzaileek eskura dituzte eskualdeko garbiguneak bilketa egunetik kanpora trasteak bertara eramateko edota bilketa egunetan atera ezin daitezkeen hondakinak eramateko.

Ordutegiak

  • Astelehenetik ostiralera, 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.

  • Larunbatetan, 09:04tik 12:56ra.

  • Igande eta jaiegunetan itxita.

Helbideak

  • Ermua-Mallabian: Urtia industrialdea z/g

  • Eibarren: Gorosta Balle 21 - A (Acitain industrialdea)

  • Elgoibarren: Arriaga industrialdea

  • Mutrikun: Debarako bi kilometrora dagoen transferentzia-estazioan (Laranga auzoa, z/g)