Boxeo jaialdi interesgarria larunbaterako

Boxeo jaialdi interesgarria larunbaterako

2023/04/19
Boxeo jaialdia antolatu dute Neskabox eta Sorabox Kirol Elkarteek larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan, Soraluzeko Arane kiroldegian; sarrerak 15 euroan eskuratu daitezke.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, boxeo jaialdia antolatu dute Neskabox eta Sorabox Kirol Elkarteek larunbat honetarako.

Jaialdia arratsaldeko 6etan hasiko da, Soraluzeko Arane Kiroldegian.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 euroan, aurrez erosiz gero (Arane Kiroldegian edota ondorengo telefonora deituta 676866922), eta 20 euroan txarteldegian bertan eskuratuta.

Boxeolarien pisaketa arratsaldeko 3retan izango da, Gila tabernan.

Jaialdia aurrera eramateko 1.500 euroko ekarpena egin du Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak.