Corne Nuham eskulturgilearen lanak ikusgai Oreka Art galerian, abenduaren 2ra arte; txoriaren eskultura ere ikus daiteke SAPAren kanpoaldean
plaentxia.eus

Corne Nuham eskulturgilearen lanak ikusgai Oreka Art galerian, abenduaren 2ra arte; txoriaren eskultura ere ikus daiteke SAPAren kanpoaldean

2025/11/26
Azaroaren 7az geroztik dago ikusgai Corne Nuhamen erakusketa Oreka Art galerian; abenduaren 2ra arte egongo da ikusteko aukera, baita SAPA kanpoaldean ipinitako txoriaren eskultura ere.

Corne Nuham (1972, Hegoafrika) artistak jaioterrian garatu zuen naturarekiko, arte tribalarekiko eta kultura indigenekiko maitasuna. Umea zela hasi zen eskultura sinpleak marrazten eta egiten. 24 urterekin Cambridgera joan zen bizitzera eta handik, Europan zehar bidaiatu zuen, 2005ean Euskal Herrira iritsi eta metal-tailer batean lanean hasi zen arte, soldatzaile gisa. Hor sortu zen metal-eskultore gisa eta gaur egun arte galeria bat dauka Donostian, bere piezak erakusten ditu bertan.

Gure bidaiak, eskulturak eta pinturak erakusketak forma organiko eta abstraktuetan landutako eskulturak biltzen ditu, metro erditik hasi eta bi metro pasako taimainara artekoak. Neurri txiki edo ertaineko piezak izan arren, eskala handira eramateko bisioaz sortzen ditu Nuhamek. Eskulturen sortze-prozesuak eraldatu, markatu, margotu edo moztutako taulak, prozesuaren kontakizun zintzoa egiten dutenak, ere jarri ditu erakusgai.

Galeriako erakusketaz gain, SAPAko eraikin zaharberrituaren kanpoaldean ikus daiteke uneoro ibis sakratuaren eskultura.

Ordutegia

Abenduaren 2ra arteko tartea egongo da Corne Nuhamen lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00