Bandoa, COVID-19 birusaren harira

Bandoa, COVID-19 birusaren harira

2020/03/16
Bandoa eman du Alkateak COVID-19 Koronabirusaren prebentziorako herritarrek hartu beharreko neurriekin eta Udalarekiko harremanak bideratzeko jarraibideekin.

Ondorengo hau da COVID-10 Koronabirusari aurre egiteko ohar eta jarraibideak emanez Iker Aldazabal Basauri Alkate jaunak eman duen bandoa:

BANDOA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretu bidez ALARMA EGOERA izendatu da COVID 19 birusaren ondorioz martxoaren 15etik aurrera, 15 egunez.

ALARMA EGOERA HORREN ONDORIOZ DEBEKATUTA DAGO KALERA IRTETEA.

Debeku horren salbuespenak hauek dira, eta zeregin hauek egiteko bakar bakarrik atera ahal izango da bide, errepide, kale, plaza, paseo eta eremu publikoetara:

  1. Elikagaiak, farmaziako produktuak eta lehen mailako oinarrizko beharretarako produktuak erosteko.
  2. Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
  3. Lantokira joateko, lan, lanbide eta eginkizun profesionalak burutzeko.
  4. Ohiko bizilekura itzultzeko
  5. Adinez nagusiei, adintxikiei, menpekotasuna eta ezgaitasuna duten pertsonei eta bereziki bulnerableak diren pertsonei laguntza eta zaintza emateko.
  6. Finantza eta aseguru erakundetara joateko.
  7. Ezinbesteko arrazoiengatik eta premia egoerengatik zerbait egiteko.
  8. Beste edozein antzeko jarduera burutzeko. Hau beti banaka edo bakarka egingo da, salbu, ezgaitasuna duen beste pertsona bati laguntzeko ez bada (orduan binaka atera daiteke kalera) edo justifikatutako beste arrazoi  baterako.
  9. Aurreko jarduerak gauzatzeko, ibilgailu partikularrak erabilera publikoko bideetan ibil daitezke edota gasolindegitara joateko gasolinaz hornitzeko.

Edonola ere, OSASUN AGINTARIEN AHOLKUAK ETA BETEBEHARAK BETE BEHARKO dira aurreko lekualdatze guztietan.

SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMAS UDALERRIARI DAGOKIONEZ, neurri hauek hartuko dira:

ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK ITXITA DAUDE herritarrentzat 15 egunez.

EKITALDI PUBLIKO GUZTIAK BERTAN BEHERA geratuko dira 15 egunez.

UDALETXEKO HARRERA PRESENTZIALA ETEN EGINGO DA, soilik telefonoz, telematikoki eta emailez egingo da arreta.

ALARMA EGOERAK iraun bitartean prozedura administratibo guztien epeak eten egin dira (alegazio epeak, errekurtso epeak,preskripzio epeak, kaduzitate epeak, izen emate epeak, etab.). Ondorioz, ez dago agiririk aurkezteko premiarik inolako Adminitrazio publiko zein epaitegietan.

SORALUZEKO UDALAREKIN HARREMANA

Telefonoz eta email bidez gauzatuko da, eta telematikoki udal web orriko herritarren atarian:

Udaletxeko harrera bulegoa

Tlf. 943753043

e-maila: udala@soraluze.eus

Udaltzaingoa

Tlf. 943753024

e-maila  udaltzaingoa@soraluze.eus

Gizarte Zerbitzuak

Tlf. 943750056 gizarte@soraluze.eus

Tlf. 943750054 gizartezer@soraluze.eus

BOLONDRES bezala aritzea nahi baduzu; Kontaktuko pertsona Sonia (Gurutze Gorria) 610710782

LASAITASUNA ETA ERANTZUNKIZUNA ESKATU NAHI DIZUET SORALUZEKO HERRITARREI COVID-19 BIRUSAREN KUTSADURA MASIBOA EKIDITEKO PREBENTZIOZKO NEURRI HAUEK GORDE DITZAGUN.

COVID-19 birusaren sintomarik izanez gero, EZ JOAN ANBULATEGIRA eta deitu 900 20 30 50 telefonora.

#nietxeangeratukonaiz

ALKATEA