COVID ziurtagiri digitala

COVID ziurtagiri digitala

2021/12/20
Joan den ostegunaz geroztik ezinbestekoa da Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala erakustea Udalaren jabetzako kirol ekipamenduetan zein ekipamendu soziokulturaletan sartzeko.

Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuak xedatutakoa betez, joan den asteaz geroztik derrigorrezkoa da Covid Ziurtagiri Digitala aldean izatea udalaren jabetzako kirol  ekipamenduetan eta ekipamendu soziokulturaletan sartzeko.

Dekretuak, esan bezala, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna ezartzen du, COVID-19aren pandemiaren aurrekaria kontuan hartuta osasun publikoaren zaintzaren eta kontrolaren berezko prebentzio- eta euste-neurri osagarri gisa.

Hori horrela, Soraluzeko Udalak COVID ziurtagiria eskatuko du ondorengo tokietan sartzeko:

  • Arane Udal Kiroldegia:

Igerilekua.
Frontoia.
Gimnasioa.
Kirol jardueretarako gela.
Spinning gela.
Rokodromoa.

  • Kulturgunea:

Herri Antzokia.
Erabilera anitzeko gela (Tolarekua).
Bilera-gela (Elkartegia).
Udal Liburutegia (Maileguetarako izan ezik).
Erakusketa-gela.

Betekizun hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherakoentzat, adinagatik sartu daitezkeen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta lekuetara sartzeko.

Halaber, betekizunak ez die eragiten instalazio horietan burutzen diren hezkuntza arautuaren arloko jarduerei; hots, eskolako jarduera fisikoko klaseei, eta euskara zein emakumeentzako ahalduntze-eskolei.

Lokal horietako langileei ere ez zaie ziurtagiria eskatuko, beren lana egiteko lokal horietara sartzen direnean.

Neurria indarrean egongo da azken 14 egunetan COVID-19ak Euskal Autonomia Erkidegoan izan dituen kasu positiboen intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300 kasukoa edo gehiagokoa den artean.