"Cuentos de Calipso" liburua

"Cuentos de Calipso" liburua

2019/11/13
Herriko hainbat idazlek elkarrekin argitaratu duten "Cuentos de Calipso" ipuin-liburua aurkeztuko da bihar, osteguna, Herri Antzokian; aurkezpen-egunean %50 merkeago erosi ahal izango da liburua.

Herriko eta eskualdeko hainbat idazlek osatzen duten "Calipso" literatur-tailerreko kideek liburua atondu dute elkarlanean eta "Cuentos de Calipso" izenburupean eman berri dute argitara.

Liburuak 12 idazleren beste horrenbeste ipuin jasotzen ditu, gai askotarikoak.

Ondorengoak dira liburuan par hartzen duten idazleak:

María Teresa Sousa Couto, Juan Sebastián Paredes, Gabriela de la Peña Astorga, Angel Mario Fernández, Antonio Lopez Vallejo, Lucía Díaz Bragado, Angel Martín Ropero, Mª Luisa Blasco del Amo, Nahuel Adriel Martín Fernández, Elena Pérez San Jose, Eduardo Bujanda. eta Marta De Frutos Serna.

Eguna: Azaroak 14, osteguna.

Ordua: Arratsaldeko 7ak.

Tokia: Herri Antzokia.

Aurkezpenera bertaratzen diren herritarrek liburua %50 merkeago eskuratzeko aukera izango dute.