Dagoeneko amaitu dira Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzeko lanak

Dagoeneko amaitu dira Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzeko lanak

2025/06/13
Brigadako langileek Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritu dute eta inguruko arekak garbitu dituzte maiatza eta ekaina bitartean.

Soraluzeko Udalaren 2025eko aurrekontuak landa eremuko hainbat birgaitze aurreikusten zituen; horien artean kokatzen da, hain zuzen ere, Urkiazelaiko kanadar pasabidea berritzea, abereei igarotzea eragozten dien errepideko oztopo mota alegia

Lanok maiatzaren 13an hasi ziren eta joan den eguaztenean, ekainaren 11n amaitu ziren. Kanadar pasabidea bera berritzeaz gain, burdinezko langak ipini dituzte, eta inguruko arekak garbitzeko ere aprobetxatu dute beharginek.

Udal Brigadako langileak arduratu dira lanez eta 4.700 €ko kostua izan dute, BEZ barne; gainera, obra zibila eta hiru langileren eskulana gehitu zaizkio kostu horri.