Dagoeneko eska daiteke hitzordua NAN eta pasaportea Soraluzen berritzeko DOKII zerbitzu mugikorraren bidez
Dagoeneko irekita dago NAN eta pasaportea Soraluzen berritzeko hitzordua eskatzeko aukera, DOKII zerbitzu mugikorraren bidez.
Lehen zerbitzu eguna maiatzaren 6a, eguaztena, izango da, eta dagoen eskaeraren arabera zehaztuko da hurrengoetarako maiztasuna; era berean, hitzorduak eskatzeko lehenengo eguna DOKII furgoneta Soraluzera etortzen den egun bera izango da.
Nortasun agiriak berritzeko zerbitzua goizeko 9:00etatik 13:30tara emango da, Plaza Zaharrean.
Aurretiko hitzorduarekin
Hitzorduak Soraluzeko Udaleko Arreta Zerbitzuan eskatzeko aukera zabalik dago dagoeneko, eta horretarako hiru bide daude:
- Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
- Telefonoz, 943753043 zenbakira deituta.
- Posta elektronikoz, mezua bidalita harrera@soraluze.eus helbidera.
Ekimen honen bidez, Soraluzeko Udalak administrazio-izapideak herritarrengana hurbiltzea du helburu, beste udalerri batzuetara joan beharrik gabe NAN eta pasaportea berritzeko aukera eskainiz.
Zerbitzuari, beharrezko dokumentazioari edo hurrengo hitzorduei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.