Dantza erakustaldirako sarrerak salgai

Dantza erakustaldirako sarrerak salgai

2019/05/15
Salgai daude dagoeneko dantza garaikideko udal tailerreko neska-mutilek datorren maiatzaren 31n, ostirala, herriko kiroldegian eskainiko duten urteroko erakustaldirako sarrerak.

Udalak kudeatzen duen dantza garaikideko tailerreko kideek "Biraka tube" izeneko ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 31n, ostirala, iluntzeko 10:00etan, Arane kiroldegian.

Tailerra duela 3 urte  jarri zen abian Soraluzen Udaleko Kirol Departamenduaren ekimenez eta Biraka dantza-konpainiak zuzentzen du, eskualdeko beste udalerri batzuetan egiten duen moduan (Eibar, Elgoibar eta Mendaro).

Maiatzaren 31ko saioan udal tailerreko 52 dantzarik eta gainontzeko herrietatik datozen beste 100 inguruk hartuko dute parte, ikasturtean zehar landutako koreografiak erakutsiko dituztelarik.

Sarrerek 2 euro balio dute eta gaurtik aurrera eta agortu arte daude salgai kiroldegian bertan.