Dantza ikuskizuna gaur kiroldegian

Dantza ikuskizuna gaur kiroldegian

2019/05/31
Dantza garaikideko udal-tailerreko ikasleek "Biraka tube" ikuskizuna eskainiko dute gaur, iluntzeko 10etan, Arane udal kiroldegian; sarrera guztiak agortua daude dagoeneko.

Agortuta daude dantza garaikideko udal tailerreko neska-mutilek gaur iluntzean herriko kiroldegian eskainiko duten urteroko erakustaldirako sarrerak.

Udalak kudeatzen duen dantza garaikideko tailerreko kideek "Biraka tube" izeneko ikuskizuna eskainiko dute, iluntzeko 10:00etan.

Gaurko saioan udal tailerreko 52 dantzarik eta gainontzeko herrietatik datozen beste 100 inguruk hartuko dute parte, ikasturtean zehar landutako koreografiak erakutsiko dituztelarik.