Laster zabalduko da datorren ikasturterako ikasleen matrikula egiteko epea.
Datorren ikasturtean herriko bi ikastetxeetan matrikulatu nahi duten ikasleek urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arteko epea izango dute ikastetxeetan bertan beren matrikula eskabideak aurkezteko.
Ikastetxeek matrikula-eskabideak egiteko modua, ordutegia eta aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakinaraziz etxeetara helarazi dituzten eskutitzak zein matrikula-orria bera hemen kontsulta daitezke.
Plaentxi LHI ikastetxeko eskutitza.