Debabarreneko gazta azoka

Debabarreneko gazta azoka

2020/07/23
Debabarreneko bost gaztagileren produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 9:00etatik aurrera, Plaza Zaharreko karpan egingo den azokan.

Debabarreneko gazte egileek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan, uztailak 26.

Guztira 5 gazta egilek hartuko dute parte, Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten gazta egileak:

  • EGOTZA (Ahuntz gazta. Soraluze)
  • MAUSITXA (Ardi gazta. Elgoibar)
  • SOSOLA (Ardi gazta ekologikoa. Eibar)
  • AXELEKU (Behi Gazta. Mallabia)
  • GOIENETXE (Ardi gazta. Mutriku)

Azoka goizeko 9:00etan zabaldu eta arratsaldeko 13:00ean itxiko da.