Debabarreneko gazta azoka

2021/09/24
Debabarreneko 4 gaztagileren produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 10:30etatik aurrera, Plaza Zaharreko karpan egingo den azokan.

Debabarreneko gazte egileek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan, irailak 26.

Guztira 4 gazta egilek hartuko dute parte Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten gazta egileak:

  • EGOTZA (Ahuntz gazta. Soraluze)
  • MAUSITXA (Ardi gazta. Elgoibar)
  • AXELEKU (Behi Gazta. Mallabia)
  • GOIENETXE (Ardi gazta. Mutriku)

Azoka goizeko 10:30etan zabaldu eta arratsaldeko 14:00ean itxiko da.