Mankomunitatearen lan-eskaintza
Debabarreneko Udalerrien Mankomunitateak (Badesa) behin-behineko kontratu bidez tailerburua kontratatzeko deialdia egin du; izena emateko epea urriaren 22an amaitzen da.
Debabarreneko Udalerrien Mankomunitateak tailerburu-lanpostua behin-behineko kontratu bidez betetzeko deialdia egitea erabaki zuen uztailaren 18an egindako Administrazio Kontseiluaren bileran.
Deialdia urriaren 5ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 10 lan-eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.
Deialdiari buruzko informazioa (funtzioak, ezaugarriak...) eta eskaerak aurkezteko inprimakia HEMEN kontsultatu daitezke.