Eskualdeko turismo eskaintzaren aurkezpena

Eskualdeko turismo eskaintzaren aurkezpena

2017/11/14
Debabarrena eskualdeak bere turismo-eskaintza eman du ezagutzera, Foru Aldundiak bultzatzen duen "Eskualdeen Txokoa" programaren barruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismoko Departamentuak “Eskualdeen txokoa” programa jarri du martxan Explore San Sebastian Region turismo bulegoan.

Helburua, Gipuzkoako eskualdeetako herri eta baliabide turistikoak ezagutzera ematea da, hiriburuko turismo sektoreari, Donostiarrei eta orokorrean Gipuzkoarrei zein Explore San Sebastian Region turismo bulegora gerturatzen diren turistei.

Ekimen hau aurtengo urtarrilean jarri zen martxan eta, hilabetero, Gipuzkoako eskualde batek bere eskaintza turistikoa aurkezten du aipatutako turismo bulegoan.

Horiek horrela, azaroan Debabarrena eskualdearen txanda izan da. Debabarrenaren presentzia joan den azaroaren 8an, asteazkenean, hasi zen, hedabideei eta hiriburuko zein lurraldeko sektore turistikoari zuzendutako aurkezpenaren eskutik.

Debabarrena produktu-anitzeko jomuga modura aurkeztu zen, bsitariari ekintza esperiantzialak eskaintzen dizkion eskualdea dela nabarmenduz, non turista bera den protagonista nagusia. Eskualdeak eskaintzen dituen jarduera kultural-gastronomikoak, naturarekin lotutakoak, eta eskualdeak duen ondare anitza eman zen ezagutzera.

Aurkezpenaren bideoa IKUSI.