Demode Quartet taldearen ikuskizuna

Demode Quartet taldearen ikuskizuna

2018/10/24
Iruñeko laukoteak "Todos los musicales o casi" bere azken ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian; 4 sarrera bikoitz zozketatuko dira.

Demode Quartet taldeak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Soraluzen, Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan.

“Todos los Musicales o casi” taldearen hirugarren ikuskizuna da eta umorea erabiliz historiako musikalik ezagunen errepasoa egiten du.

Mikel, Joli, Iker eta David-ek a capela abesten dute, atzealdean dekoratuak bata bestearen atzetik igarotzen diren bitartean eta aurrez eurak grabatutako ahotsek korista lanak burutzen dituztelarik.

Honek guztiak ordu eta erditik pasako ikuskizun lotsagabe eta dibertigarriaz gozatzeko aukera emango dio ikusleari.

Udalak 4 sarrera bikoitz zozketatuko ditu.

Parte hartzeko sakatu HEMEN.