Herritarrentzako erosketa bonoak

2021/09/24
Soraluzeko Udalak 5 euroko 3.000 erosketa-bono banatuko ditu herritarren artean; 15.000 euro erabiliko dira COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko.

Soraluzeko Udalak deskontu bonuen kanpaina jarriko du abian urriaren 1ean.

Guztira 5 euroko 3.000 bono banatuko dira herritarren artean, herriko edozein establezimendutan erabiltzeko

Kanpainaren helburua

Covid 19 pandemiaren osasun larrialdiak sortutako kalteak arintzen  laguntzea; eta horretarako ostalaritzan, merkataritza eta orohar herriko edozein saltokitan  kontsumitzeko deskontu bonuak sortu eta erroldatutako herritarrei eskaini herriko jedozein saltokitan trukatu ditzaten, herriko merkataritza sektoreari bultzada emanez.

Nork eskuratu ditzake

Herrian erroldatutako familia unitateek. Familia unitateko  adinez nagusi den pertsona batek eskuratu ahal izango ditu gehienez ere bi bono (2 x 5€) familia unitateko.

Prozedura

Soraluzeko Udalak eskuragarri jarritako 5€ko deskontu bonoak, herritarrak establezimenduan entregatu ditzake beste 10€ gastatzen baditu. Hau da, 15€ko erosketa-ordainketa bakoitzeko bezeroak 10€ ordainduko du eta 5€ko deskontu bonoa entregatuko du establezimenduan. Udalak ordainduko dizkio 5€ak establezimenduari. Horretarako establezimendu bakoitzak astean behin jasotako 5€ko deskontu bono guztiak salmenta tiketekin batera udalean aurkeztuko ditu eta dagokion diru kopurua jasoko du.

Non eta nola eskuratu daitezke

Deskontu bonoak Udaletxeko harrera zerbitzuan, 2021eko urriaren 1etik aurrera 2021eko urriaren 31 arte, ordutegi arruntean eskatu daitezke.

Bonoak eskuratzerakoan NAN agiria aurkeztu beharko du herritarrak. 

Bonoak trukatzeko epea

Deskontu bonoak 2021eko urriaren 1etik aurrera eta  2021eko abenduaren 31arte trukatu daitezte herriko edozein denda, taberna, jatetxea, baserritar postu, artisau edo beste edozein establezimendutan.

Epe honetan ez badira bono denak agortzen, Udalak beste kanpaina bat luzatuko du.

Non trukatu daitezke

Deskontu bonoak Soraluzeko establezimenduetan trukatu ahalko dira, herriko edozein denda, taberna, jatetxea, baserritar postu, artisau edo beste edozein establezimendutan

Kanpainaren OINARRIAK eta merkatariei helerazitako ESKUTITZA hemen kontsulta daitezke.