"Diario Arco Iris" proiektua
Gehitutik (Euskal Herriko LGTB elkartea) homofobiaren kontrako proiektu berri bat abian jarri da. Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak interesgarri ikusi du herritarrei proiektu honen berri ematea baita nola parte hartu daitekeen bertan jakinaraztea.
Izan ere badakigu gaur egun azaleratzen ez diren eraso kasu asko egon badaudela, eta horregatik gertatzen diren eraso LGTBI+fobia guztiak argitaratzea da helburua, zor diegun ikusgarritasuna eskainiz.
Xede hori lortzeko, edozein eraso mota pairatzen duen pertsona orok berari gertatutakoa jakinarazteko, diarioarcoiris@gehitu.org e-posta helbidera mezu bat bidali dezake, bere adina, erasoa gertatu den lekua eta gertatutakoaren deskribapen labur bat azalduz. Jakinarazpena anonimoa izango da beti.
Ekimen honen bitartez Gizartea, bizi dugun errealitateaz kontzientziatu nahi da.
Jasotako mezuak Gehituko web orrian eta Gazte Gehituko facebookean argitaratuko dira jende guztiak ikusi ahal ditzan.
Ekimen honen azken helburua egunerokotasunean pairatzen diren diskriminazioari ikusgarritasuna eskaintzea da, oraindik ere egiteko asko dagoelako.