Aldaketak erdiguneko trafikoan

Aldaketak erdiguneko trafikoan

2019/01/23
Erdiguneko ibilgailuen trafikoa ohiko ordutegi eta noranzkora bueltatuko da bihartik aurrera; Errabal kaleko urbanizazio-lanek oinezkoengan dituzten ondorioak txikiagotzea da aldaketaren arrazoia.

Errabal kaleko urbanizazio-lanek herritarrengan ahalik eta eragin gutxien izateko ahaleginean Soraluzeko Udalak hainbat aldaketa egin ditu lanak hastearekin batera ezarri zuen ibilgailuen trafikoan.

Horrela, bihartik aurrera erdiguneko trafikoa ohiko ordutegira bueltatuko da, arratsaldeetan zein igandeetan itxita egongo delarik.

Halaber, Ezozibideak eta Kalebarrenek ohiko noranzkoa berreskuratuko dute, Ezozibidetik kalebarrenerantz.

Erdigunea itxita dagoen momentuetan, garajeetarako sarrera-irteerak jarraian zehazten den moduan egin beharko dira:

  • Baltegieta kaleko garajeak eta aparkalekuak: Sarrera Ezozibidetik eta irteera betiko lekutik.
  • Gabolats kaleko garajeak: Sarrera Ezozibidetik eta irteera Gabolatseko zubitik. (*)Erdigunea zabalik dagoenean, Ezozibidetik sartu eta kalebarrenetik irten.

Udalak gogora ekarri nahi du urbanizazio-lan hauen helburua Errabal kalean oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea dela, oinezkoei lehentasuna emanez eta herritar ororen irisgarritasuna bermatuz.