Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua izango da datorren igandean (urriak 2)
Dolmenen ibilbideko bisita gidatu bat.

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua izango da datorren igandean (urriak 2)

2022/09/27
Irteera gaztelaniaz eskainiko da eta 9 kilometroko ibilbide lau eta erraza izango da. Aurtengo zortzigarren bisita gidatua izango da.

Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Udalek urteak daramatzate, Debabarreneko
Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio
arkeologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera ematen eta ahalegin horren
barruan kokatzen dira urtero antolatzen diren bisita hauek.
Guztira 10 bisita antolatu dira, 4 euskaraz eta 6 gaztelaniaz.


Ibilbidea
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta 4 orduko iraupena du, Karakaten hasi
eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da,
familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako
egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta
jateko zerbait eramatea.


Bisiten egutegia


Aurtengo azken bisita gidatua urriaren 9an izango da ( euskaraz)
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko
10:00etan.


Izen-ematea
Izena emateko, 657 794677 telefonora deitu,
edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-
gidatuak webgunean dagoen formularioa bete beharko da.
Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantendu egingo dira:
 Helduek: 5 euro.
 Haurrek (<12): 3 euro.
(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango
dute: helduek 2,5 euro pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek, 1,5 euro
pertsonako.
Gutxienez 2 parte-hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.


Aurtengorako aurreikusitako lanak
Bisita gidatuez gain, indusketak egiten ere jarraituko da. Aurten Maurketa eta
Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Bestalde, ibilbidea hobetzeko lanei
dagokienez, itxitura eta interpretazio lanak egingo dira Frantsesbasoa eta
Aizpuruko Zabalako dolmenetan.