Mendigainean eolikorik ez!

2022/03/16
Elkarretaratzea deitu du Udalak ostiral honetarako "Mendigainean eolikorik ez!" lelopean; Dorre eolikoak bertan jartzearen kontrako mozioa ahobatez onartu zuten alderdi guztiek.

Martxoaren 2an izandako osoko bilkuran Soraluzeko udalean ordezkaritza duten EHBILDU, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdi politikoek aho batez onartu zuten MENDIGAINEAN EOLIKORIZ EZ! mozioa.

Mendigainean bi haize errota eraikitzeko Capital Energy enpresak aurkeztutako proiektuaren aurka azaldu ziren eta herritarrak proiektuaren aurkako elkarretaratzera deitzea erabaki zuten.

Ondorioz, Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek  dei egiten diete herritarrei, hurrengo ostiralean, hilaren 18an, Plaza Berrian arratsaldeko 7etan egingo den elkarretaratzean parte har dezaten.