Egin zure ordainketak online
Bada denbora bat Soraluzeko Udalak hainbat ordainketa online egiteko aukera ematen duena.
Webguneko "Nire ordainketak" atalaren bitartez erreziboak, likidazioak edota udaltzaingoaren trafiko-isunak etxetik bertatik ordaindu ahal izango dituzu etorkizunean.
NIRE ORDAINKETA izeneko atala Eusko Jaurlaritzak ordainketak egiteko herritarren esku jartzen duen erreminta seguru bat da. Herritarrak aukera dauka ordainketen tramitea Udalaren webgunean hasi eta bere konfiantzazko finantza-erakundean amaitzeko.
Erreminta hori erabiltzeko behar den gauza bakarra internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea, sistemari atxiki zaizkion banku-erakundeetako baten ordainketa-txartela edukitzea eta Soraluzeko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea da.
Webgune honetako errezibo ordainketa online atalean kontsulta dezakezu ordainketa nola egin azaltzen duen tutoriala.