Egoitzarako zuzendaria kontratatzeko deialdia
Soraluzeko Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitza kudeatzen duen Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak egoitzarako zuzendari-administratzaile berria kontratatu behar du.
Ondorengo hauek dira bete beharreko lanpostuaren ezaugarriak:
LANPOSTUA:
Zuzendari-administratzailea.
FUNTZIOAK:
Egoitzaren zerbitzu guztiak planifikatzeaz eta zuzendaritzaz arduratuko da.
Hauek dira bere erantzukizunpeko eremuak:
Zentroaren antolaketa: zerbitzuen plangintza eta zuzendaritza, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa, erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatea.
Zentroko pertsonen kudeaketa: pertsonen buruzagitza, pertsonen eta pertsona taldeen jarduera, prestakuntzaren eta birziklapenaren jarraipena.
Egoiliarrekiko eta haien senideekiko harremana: kalitateko arreta integralaren jarraipena, eskubideen zaintza, pertsonen arretaren eta premien balorazioa, kexa eta iradokizunei konponbidea ematea...
BETEKIZUNAK:
-
Diploma/Lizentzia, hobe giza eta gizarte zientzien eremuan.
-
Enpresa kudeaketan, Gerontologian edo antzeko gaietan prestakuntza espezializatua.
-
Hizkuntzak: Euskara, 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea.
-
Trebetasunak eta jarrerak: Erabiltzailearenganako orientazioa; planifikatzeko, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna, lidergoa eta pertsonen kudeaketa, pertsonen arteko harremanak era positiboak ezartzeko gaitasuna.
-
Aurretik 5 urteko esperientzia edukitzea Zentroen Zuzendaritza-Administrazioko lanpostuarekin zerikusia duten eginkizunetan edo lantaldeak kudeatzen.
ESKAINTZEN DENA:
Epemugarik gabeko kontratua. Ordainsaria zehaztu gabe dago
Parte hartzeko interesa dutenek LKS Hautaketa eta Prestakuntza enpresarekin harremanetan jarri beharko dira, esteka honetan.