Eguaztenean, apirilaren 22an, hasiko dira SAPAko aparkalekuak lekuz aldatzeko lanak

Eguaztenean, apirilaren 22an, hasiko dira SAPAko aparkalekuak lekuz aldatzeko lanak

2026/04/21
Eguaztenean, apirilaren 22an, hasiko dira SAPAko aparkalekuak lekuz aldatzeko lanak; lanon ondorioz, aparkaleku batzuk ezingo dira erabili.

Bihar goizean, eguaztena, apirilak 22, hasiko dira beharginak SAPAko aparkalekuak lekuz aldatzeko lanekin. Bi zatitan egingo dituzte lanak: SAPA amaieratik iturrirainokoa lehenengo; iturritik herrigunera artekoa ostean.

SAPA amaieratik herriranzko noranzkoan hasiko dira orain arte aparkalekuak bereizi dituzten marrak ezabatzen, fresatzen. Iturri parera iristean, marra berriak margotzen hasiko dira beste aldean, eskuinean, eta trafikoa ezkerretik bideratuko da. Udaltzaingoa bertan izango da trafikoa bideratzeko laguntza ematen. Azkenik, aparkalekuetarako hormigoizko topeak jarriko dituzte.

Aurreikuspenen arabera, lanek astebeteko iraupena izango dute, gehienez ere. Paskin seinalizazioak enpresa arduratuko da lanez eta 8.715,63€ko aurrekontua izan dute, BEZ barne.