"El carné" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

"El carné" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

2025/10/01
"El carné" filma ikusi ahal izango da barixakuan, iluntzeko 21:30ean, nerabeen kontseiluko proposamena kontuan hartuta Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako udako aire libreko zinema zikloaren baitan.

Udako aire libreko zinema zikloa antolatu du aurten Udaleko Kultura Batzordeak, uda amaierako eta udazken hasierako barixakuetan zinemaz gozatu ahal izateko herrian bertan. Proposamena nerabeen kontseilura ekarri zuten herriko gaztetxoenek, zinema aire librean gozatzeko helburuarekin. Emankizunak Plaza Zaharrean izango dira eguraldi ona eginez gero; euria bada, ostera, frontoi zaharrean egingo da proiekzioa.

Barixaku honetan, urriaren 3an, iluntzeko 21:30ean, El carné filma izango da ikusgai.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Gauza guztietarako txartelak daude: gidatzeko, liburutegirako, igerilekurako... Hala ere, dagoenik eta erabaki garrantzitsuenerako, haur bat edukitzeko, alegia, ez dago halakorik, eta nork ez du noizbait esan "Zergatik ez dago gurasoentzako txartelik?".

El carné amatasunari, aitatasunari, maitasunari eta bizitzari buruzko komedia frenetikoa da.

Zuzendaria: Xabi Vitoria

Aktoreak: Ylenia Baglietto, Goize Blanco, Gorka Aguinagalde

Herrialdea: Euskal Herria

Urtea: 2024

Hizkuntza: Gaztelera