"Elbira" dokumentalaren proiekzioa

"Elbira" dokumentalaren proiekzioa

2023/03/21
Elbira Zipitria Irastortza andereñoaren heriotzaren 40.urteurrenean, "Elbira" dokumentala proiektatutako da asteazken honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Elbira Zipitria Irastortza andereñoaren heriotzaren 40.urteurrenean, Elbira dokumentalaren proiekzioa izango da datorren asteazkenean, martxoak 22, asteazkena, arratsaldeko 7:00etan, Herri Antzokian.

Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente eta ikur handienetakoa da Zipitria, eta merezi duen omenaldia eskaini nahi izan zaio dokumental honekin frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuen andereñoari.

Sarrera doakoa izango da.