Eli Lakuestaren argazki-erakusketa

Eli Lakuestaren argazki-erakusketa

2022/12/13
Kontrargi Elkarteak antolatutako argazkilari soraluzetarraren erakusketa ikus daiteke abenduaren 31ra arte kulturguneko erakusketa-gelan. Argazkilariak herritar askori egindako karnet tamainako argazkiek eta familia argazkiek osatzen dute erakusketa.

Kontrargi Elkarteak antolatuta, Eli Lakuesta herriko argazkilariaren Klik & Click izenburuko erakusketa ikus daiteke egun hauetan erakusketa-gelan. Erakusketa Elik 1977 eta 1983 bitartean herritar askori egindako karnet tamainako argazkiek eta familia argazkiek osatzen dute; ehundik gora argazki guztira, karneta, eskola-liburua, familia-liburua eta bestelako agiriak lortzeko erabiltzen zirenak.

Eli Lakuesta Gorosabel
Optiko optometrista eta argazkilari profesionala, 50. hamarkadan zabaldu zuen aurreneko denda Soraluzen, eta gero Eibarrera joan zen. Gordailu ikaragarria utzi zuen, Soraluze eta inguruetako arlo asko islatzen dituena, gai herrikoiak, industrialak, gizartekoak eta kirolak bereziki.

Erakusketa abenduaren 31ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondoko ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.