Elikadura politika publikoei buruzko ikastaroa

Elikadura politika publikoei buruzko ikastaroa

2019/06/03
Landaolak, Euskal Herriko Unbiertsitateko Udako Ikastaroen baitan, “Elikadura Politika Toki Administrazioan” izeneko ikastaroa antolatu du, ekainaren 6an, Eibarren.

Landaolak, Gipuzkoako Landa Elkarteen Federazioak, ikastaro interesgarria antolatu du ekainaren 6rako, Eibarren, EHUko Uda Ikastaroetako egitarauaren baitan.

Ikastaroak azken urteetan nazioarteko eszenatokian garatzen ari diren elikadura politika publikoak izango ditu aztergai.

Elikadura zeharlerro edo gai transbertsala dugu, agente ugariren lankidetzarekin batera, herritarrak, lehen sektorea eta admnistrazioak elkarlanean garatzea eskatzen duena. Hala, norbanakoen konpromisoetatik haratago, tokiko admnistrazioak hartzen dituen neurriak eta estrategiak partekatu nahi dira ikastaro honetan, konpromiso kolektiboak zer eta nola diren zehazki ezagutzera eman eta egitekoak nola gauzatu diren ikasiko dugu. Bertako ekoizleek ekoiztutako produktuen kontsumo indibidualetik haratago, udal mailako kompromisoen gauzatzea nola errealitate egin daitekeen ezagutuko dugu arduradun politiko eta eragile ezberdinen eskutik.

Helburuak

  • Elikadura politika publikoen inguruan garatzen ari diren esperientziak ezagutu eta ezagutza partekatzea.
  • Tokiko elikadura sistema jasangarria garatzeko gertutasunean ekoiztutako produktuen kontsumoa eremu publikoan garatzeko gakoak ezagutzea.
  • Eragile eta entitate ezberdinen arteko hartu-emana eta elkar ezagutzea dinamizatzea.

Eguna: Ekainak 6, osteguna.

Lekua: Eibarko Portalea kultur etxea.

Ordua: 8:45ean.

Izen emateko : https://www.uik.eus/eu/elikadura-politikak-toki-administrazioan.