Dokumentalaren proiekzioa

Dokumentalaren proiekzioa

2018/03/20
"Elkarrekin together" dokumentala ikusi ahal izango da gaur arratsaldean Soraluzeko Gure Esku Dago elkarteak antolatutako emanaldian.

"Dokumentalak" egitasmoaren barruan, "Elkarrekin together" dokumentala proiektatutako da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Proiekzioa Soraluzeko Gure Esku Dago elkarteak antolatu du, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Batzordearen laguntzarekin.

Saioaren hasieran, Soraluzeko Gure Esku Dagoko kideek ekainaren 10ean Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katearen aurkezpena egingo dute.

Dokumental honek Euskal Herriko arkeologo talde batek Estatu Batuetako ekialdeko uharte batera egiten duen bidaia azaltzen du, euskal baleazaleak bertan izan zireneko aztarnen bila.

Izenburua
Elkarrekin - Together
Urtea
2016
Iraupena
93 min.
Herrialdea
Euskal Herria
Zuzendaritza
Migueltxo Molina, Pablo Iraburu, Igor Otxoa
Gidoia
Migueltxo Molina, Pablo Iraburu, Igor Otxoa, Ángel Oiarbide
Musika
Mikel Salas
Argazkiak
Migueltxo Molina
Aktoreak
Documentary, Xabier Agote, Xabier Alberdi, Ander Arrese, Iosu Etxezarraga, Maider Irigoien, Beñat Iturrioz, Leire Otero
Web ofiziala
http://www.together.eus