Atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea
Atzo Bruselan izandako atentatuak gaitzetsi eta biktima zein senideei elkartasuna adierazteko 5 minutuko elkarretaratzea deitu du Udalak gaur eguerdirako.
Soraluzeko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo Bruselan gertatutako atentatuen aurrean; izan ere, aireportuan eta hiriburuko erdiguneko metroan hainbat leherketa izan ziren, eta hildako eta zauritu ugari eragin zituzten. Soraluzeko Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
Ondorioz, 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatzen ditugu Soraluzeko herritar guztiak, gaur, martxoak 23 (asteazkena), 12:00etan, udaletxeen aurrean.