Emakumeen aurkako indarkeria

2020/03/27
Konfinamendu egun hauetan indarkeria egoerak jasan ditzaketen emakumeei zuzendutako hainbat aholku eman ditu Udaleko Berdintasun Sailak; 900 840 111 telefonora deitu behar da.

Indarkeria matxista ez da arazo pribatua, gizarte osoari eragiten dion giza eskubideen urraketa da, botere publikoei bereziki. Horregatik, "Alarma-egoera" honetan, etxeetan isolatzeak eta zerbitzu asko ixteak dakartzan zailtasunekin, Soraluzeko Udaleko Berdintasun Arloak indarkeria-egoera horiek bizitzen egon daitezkeen emakume guztiei jakinarazi nahi die zer zerbitzu eta baliabidetara jo dezaketen, batez ere larrialdi-egoerak badira.

Informazioa eta beste edozein laguntza jasotzeko, deitu 900 840 111 telefonora. Telefono bidezko arreta-zerbitzu hori profesional espezializatuek ematen dute, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez, 51 hizkuntzatan eta entzumen- eta/edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonei ematen diete arreta, horretarako bide espezifiko baten bidez. Berehalakoa, anonimoa, konfidentziala eta doakoa da, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.

Deitu 900 840 111 telefonora!

Zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa behar duzu, bai maila sozialean, bai sanitarioan, judizialean, polizialean, etab. ondorengo kasuetan:

  • Blokeatuta edo beldurtuta zaude.
  • Zalantzak dituzu edo lotsa sentitzen duzu, beldurra edo segurtasunik eza.
  • Entzuna izan nahi duzu zure isiltasuna hautsi behar duzulako.
  • Erabaki berriak hartu nahi dituzu.
  • Zure egungo egoerarengatik zure beharretara ondoen egokitzen den aurrez aurreko arreta-baliabidera bideratu nahi duzu.

Larrialdia bada, deitu 112 SOS Deiak zerbitzura.

Sakelako telefonoan ere deskarga dezakezu doan, bai App Storen, bai Android Play Storen, 112 SOS Deiak aplikazioan (entzumen-urritasuna eta/edo hizketa-desgaitasuna duten emakumeentzat egokitua). Aplikazio horretan 2 botoi moredun daude, bata indarkeria matxistarena eta bestea sexu erasoena, eta sakelakoaren hasierako pantailan instala daitezke. Aplikazio honen bidez, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin (112 SOS Deiak) harremanetan jar zaitezke zuzenean, 112 telefono-zenbakira deituta (GPS posizioa barne) edo, bestela, ahotsik gabeko sarbide baten bidez.

Gipuzkoan, bizitzen ari garen osasun-larrialdiko egoerarekin bat datozen salbuespenezko neurriekin bada ere, aktibo jarraitzen dute Foru Aldundiaren mendeko baliabide eta zerbitzu hauek:

  • Biktima diren emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuak.
  • Biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak.
  • Tratu txarren eta sexu-erasoen egoerei buruzko aholkularitza juridikoko zerbitzua.
  • Tratu txarren eta sexu-erasoen egoeretarako laguntza psikologikoko zerbitzua.

Udal mailan eskura dauden baliabideen berri izateko jarri harremanetan telefonoz Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin 943 75 30 43 zenbakira deituta.

Gogoan izan arrisku edo larrialdiko egoeretan, alarma-egoeraren testuinguruan egindako eraso batengatik kalera ateratzen bazara, ez dela zehapenik egongo, baldin eta etxetik irtetea justifikatuta badago eskuragarri dauden baliabide polizial, judizial edo bestelakoetara jotzeko.

(Iturria: genero-indarkeria jasaten ari diren emakumeentzako jarduera-gida, etxean egonaldian dagoena, Berdintasun Ministerioaren COVID-19 alarma-egoeraren ondorioz).

Eta gogoratu: ez zaude bakarrik! Eta eskubidea duzu ezetz esateko.

Eusko Jaurlaritzak argitara emandako "Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean?" baliabideenn eta zerbitzuen gidaliburua kontsultatzeko sakatu HEMEN.