Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Emakumeen Topaguneak eta Korner Morea Kolektibo Feministak egitarau betea antolatu dute azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeeganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Ekitaldiei ostegun honetan, azaroaren 9an, emango zaie hasiera, Irantzu Varelak egindako "El nunca me pegó" izenburuko dokumentalaren proiekzioarekin eta ondorengo solasaldiarekin.
Hauek dira antolatutako ekintzak:
Azaroak 9, osteguna
"El nunca me pegó" dokumentala eta solasaldia, Irantzu Varela zuzendariaren gidaritzapean.
Arratsaldeko 7etan, antzokian.
Azaroak 16, osteguna
"Figuras ocultas" pelikularen proiekzioa.
Iluntzeko 9etan, antzokian.
Azaroak 23, osteguna.
"Beldur barik" lehiaketaren sari banaketa.
Arratsaldeko 7etan, antzokian.
Azaroak 25, larunbata.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko Elkarretaratzea.
Eguerdiko 1ean, Plaza Berrian.