III. Berdintasun Plana
Soraluzeko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zuen joan den hilean.
Patricia Borinaga Udaleko Berdintasun Saileko arduradunak azaldu duenez, "Plan hau egiteko, kontuan hartu dira udalerriaren berezko ezaugarriak, eta benetako helburuak ezarri dira, neurgarriak eta egungo testuingurura egokituak. Planak zeharkako tresna izan behar du udal-arlo guztietan, kulturatik hasi eta hirigintzaraino, kiroletik pasatuta ".
Plana parte-hartze prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, udaleko politikariek eta teknikariek zein herritarrek parte hartu dute. Gainera, plana egiteko abiapuntua II. Berdintasun Planaren betetze-maila ebaluatzea izan da.
Soraluzeko III. Berdintasun Plana Emakunderen VII. Berdintasun Planean oinarritzen da, eta lau lan-ildotan egituratzen da:
- Gobernu ona.
- Emakumeen ahalduntzea.
- Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea.
- Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak.
Aipatutako lan-ildo bakoitzaren barruan, helburu eta ekintza batzuk planteatzen dira helburu horiek lortzeko.
Hauek dira lan-ildo bakoitzaren barruan ezarritako helburuak:
Gobernu ona
- Helburua: Soraluzeko III. Berdintasun Plana abian jartzea eta jarraipen-mekanismoak aktibatzea.
- Helburua: Udaleko Berdintasun Saila indartzea.
- Helburua: prestakuntza eta sentsibilizazioa.
- Helburua: berdintasunaren ikuspegia txertatzea eguneroko lan-moduetan.
- Helburua: Udalak parte hartzeko egituran parekotasuna bermatzeko neurriak ezartzea.
- Helburua: Udalean kontziliazio-irizpideak txertatzea.
- Helburua: berdintasun-printzipioa udal-araudian txertatzea.
Emakumeen ahalduntzea
- Helburua: emakumeen ahalduntze pertsonal eta kolektiborako laguntza.
- Helburua: emakumeen ahalduntze sozial eta politikoari laguntzea.
Ekonomia eta gizarte-antolamendua eraldatzea
- Helburua: Soraluzeko enpresa eta merkatari taldeetan genero-ikuspegia txertatzea.
- Helburua: antolamendu publikoak eta erabilera publikoko espazioek genero-ikuspegia bermatzea.
- Helburua: udalerrian erantzunkidetasuna areagotzea.
Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak
- Helburua: emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota prebenitzen, sentsibilizatzen eta salatzen laguntzea.
- Helburua: indarkeria matxistaren biktimentzako arreta hobetzea eta haien ahalduntze-prozesuetan laguntzea.
Soraluzeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak hiru ebaluazio-maila izango ditu:
- Betetze-mailaren ebaluazioa
- Emaitzen ebaluazioa
- Eraginaren ebaluazioa