Emakumeenganako indarkeriari ez!
Ekintza ugari antolatu dituzte Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Emakumeen Topaguneak eta Korner Moreak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriren aurkako eguna ospatzen da.
Aurten ere egitarau zabala antolatu dute Udalak eta herriko kolektibo feministek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan.
Ekintzon xedea, tamalez hain zabaldua dagoen indarkeria matxista salatzeaz gainera, herritarrak gaiaren inguruan informatzea eta sentiberatzea da.
Udalak antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu herritarrak.
Egitaraua ikusteko sakatu hemen.
Egun honetarako Udaleko alderdi politikoek adostutako adierazpena ere hemen kontsulta daiteke.