Indarkeria matxistaren aurkako eguna

Indarkeria matxistaren aurkako eguna

2018/11/23
Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Korner Morea Transfeministak eta Emakumeen Topaguneak egitarau zabala prestatu dute Emakumearenganako Indarkeriaren aurkako Egunari begira.

Igande honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Horren harira, urtero egin ohi duten moduan, ekintza ezberdinak antolatu dituzte Udalak eta herriko kolektibo feministek.

Hauek dira antolatutako ekintzak:

Azaroaren 19tik abenduaren 1era

Indarkeria matxistaren aurpegixak” erakusketa.

Astegunetan 19:00etatik 20:30etara eta larunbatetan 12:00etatik 13:30era.

(Ant.: Korner Morea Transfeministak)

Azaroak 24, zapatua

Soraluzeko gizonei zuzendutako “Maskulinitate ez normatiboen” inguruko hitzaldi-tailerra.

Goizeko 10.00tatik 13.00tara Antzokian.

Dinamizatzailea: Ibai Fresnedo (Emagin elkartea).

(Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea).

Azaroak 24, zapatua

Helduentzako antzerkia, “FRIDA”. Rosa Martínez - Alcocer. Iris Teatroa.

Arratsldeko 8:00etan, Antzokian.

Sarrera: 3€

(Ant.: Udaleko Parekidetasun Batzordea)

Azaroak 25, domeka

#MeToo proiektuaren aurkezpena. 13.00etan Plaza Barrixan.

(Ant.: Korner Morea Transfeministak).

Ondoren Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldi.

(Ant.: Korner Morea Transfeministak, Emakumeen Topagunea eta Parekidetasun Batzordea)

Azaroak 25, domeka

 “BELDUR BARIK” TOPAKETA ´18. Beldur barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta ondoren merendola. 18:00etan, Antzokian.

(Ant.: Korner Morea Transfeministak, Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)