Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

2017/12/13
Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroaren edizio berria antolatu du, indarkeria egoera ezberdinak identifikatu eta aurre egiten ikasteko.

Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du beste behin Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak.

Ikastaroaren helburua indarkeria egoera ezberdinak identifikatzen ikastea eta egoera horiei aurre egiteko estrategiak eskuratzea da.

Ikastaroa abenduaren 23an, larunbata, burutuko da, Udal Kiroldegian, ondorengo ordutegiarekin: goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19:00etara.

Saioa Emagin elkarteak zuzenduko du.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek abenduaren 18ra arteko epea daukate izena emateko, Udaleko Harrera Bulegoan edo 943753043 tel. zenbakian.