"Ene ba!" antzezlana ostiral honetan

"Ene ba!" antzezlana ostiral honetan

2020/03/11
Txalo Produkzioak konpainiak "Ene ba!" antzezlana taularatuko du ostiral honetan, 22:15ean, Herri Antzokian, "Antzerki garaia" programaren barruan; parte hartu 3 sarrera bikoitzen zozketan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Txalo Produkzioak konpainiaren "Ene ba!" antzezlana ikusi ahal izango da bihar, ostirala, martxoak 13, iluntzeko 10:15ean, Herri Antzokian.

Parte hartu 3 sarrera bikoitzen zozketan, soraluze.eus webguneko "Sarreren zozketa" atalean.

Familia afari bateko solasaldi arrunt bat zena, katramilatzen hasi, eta zerbait ilunago bihurtuko da Ene ba! antzezlanean. Txalo Produkzioak konpainiaren obra berria Begoña Bilbaok zuzendu du eta bost aktore taularatuko dira: Ane Gabarain, Jose Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Alazne Etxeberria eta Asier Sota.

Mahai baten bueltan jazotzen da istorioa. Bixente protagonista eta Ana haren bikotekidea guraso izango direnez, gizonaren arrebaren eta haren senarraren etxera afaltzera joango dira, familiaren betiko lagun batekin batera. Anaren zain daudela, aitatasunari buruz mintzatzen hasiko dira Bixente eta gainontzekoak. Solasaldi arin bat zena, baina, endredatu egingo da haurraren izenaz hitz egiten hastean. Protagonistak gainontzeko guztiak harrituko dituen zerbait botako du, eta, ondoren, eztabaida sortuko da, eta korapilatuz joango, senitartekoek beren trapu zaharrak ateratzeraino. «Eztabaidaren tenperatura igotzen doa, drama bat sortuz; baina dena komedia klabean», laburbildu du Ane Gabarainek.

Izenburua: Ene ba!

Egilea: Jordi Galceran

Itzulpena: Martin Agirre.

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Alazne Etxeberria, Joxe Kruz Gurrutxaga, Asier Sota, Mikel Laskurain, Ane Gabarain.

SARREREN ZOZKETA

Antzezlana ikusteko 3 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Udalak. Parte hartzeko nahikoa duzu web orrialde honetako "Sarreren zozketa" atalera joan, bertan klik egin eta datuak betetzearekin.

Ostegun gauerdira arte eman daiteke zozketan izena.